Koroi Hirukoitza irabazita amaitu du Imanol Lopezek Miamiko 8 urteko egonaldia

Baleike 2015ko uzt. 1a, 18:00

2015eko neguko denboraldia amaitu da Miamiko frontoian eta horrekin batera eman du bukatutzat Imanol Lopez zumaiarrak frontoi horretan egindako zortzi urteko egonaldia. Gaur egungo munduko atzelari onenak modu onenean amaitu du egonaldia, Miamiko Koroi Hirukoitza irabazita.

Kinielen sei hilabete intentsuen ondoren, Triple Crowna eskuratzeko beharrezkoak ziren hiru tituluak irabazteko gai izan da Lopez: Most wins (Kinielen irabazle nagusia), Singles championship (Banakako txapelduna) eta Backcourt doubles championship (Binakako txapelketako atzelari onena). Lehen bi sailkapenetan ez du arazo handirik izan tituluak eskuratzeko, baina Miamiko atzelari onena izateko lehian, Ricky Ruiz mexikarrak zailtasun handiak jarri dizkio azken unera arte. Ez hori bakarrik, Ricky aurretik zen sailkapenean orain egun gutxi arte. 

Sailkapenak

Most wins

1- Imanol LOPEZ ...................... 170 wins
2- Alberto Mandiola "AREITIO" ... 128
"- Manu LADUTXE ..................... 128
4- ARITZ Erkiaga .......................124
5- PATXI Tambourindeguy ..........121

Singles championship

1- Imanol LOPEZ ...................... 29 wins
2- ARITZ Erkiaga ..................... 14
3- JABI Salaberria .....................13

Doubles championship

Aurrelari onena

1- ARITZ Erkiaga ......................... 23 wins
2- Fernando LEJARDI ................. 16
3- AITZOL Erkiaga ....................... 14

Atzelari onena

1- Imanol LÓPEZ ....................... 25
2- RICKY Ruiz ............................ 23
3- DUKE Hernández ................... 19

Hamar urte Estatu Batuetan egin ondoren (bi Danian eta zortzi Miamin), Lopezek merezitako atsedena hartuko du udazkenera arte. Mexikora joango da ondoren. Bertan proiketu profesional berri bat hasteko asmoa du txapeldunak. Hala ere, zesta puntarekin duen harremana ez da etengo. Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioan zesta puntako sekzioko kide da eta erakunde honek Acapulcon txapelketa bat antolatzeko asmoa iragarri du.