Gorritik eta Nerek irabazi dute arditxakur lehiaketa

Baleike 2015ko eka. 30a, 19:38

Pasa berriak diren sanpedroetan, igandean, artzain txakur txapelketa jokatu zen Gernika parkean. Zazpi izan ziren bertan izan ziren artzainak eta txakurrak eta trebatuena, 132 punturekin, Gorriti eta Nere txakurra izan ziren.

Bigarren postuan Segurola eta Argi sailkatu ziren, 129 punturekin. Hirugarren Bitor eta Bat izan ziren, 127 punturekin; laugarren Garayar eta Argi, 125 punturekin; bosgarren Saizar eta Rez, 121 punturekin; seigarren Arrillaga eta Txato, 113 punturekin eta zazpigarren Etxeberria eta Lagun, 104 punturekin.