Urpeko argazki ikastaroa antolatu du Olarrusub elkarteak

Baleike 2015ko eka. 26a, 13:44

Urpean argazkiak ateratzeko ikasteko saioa eskainiko dute Rafael Cosmek eta Olarrusub elkarteak uztailaren 18an eta 19an Zumaian.

Programa honakoa izango da:

Uztailak 18, larunbata

9:00etatik 13:30era, teoria.

15:30ean, murgiltze praktikoa.

17:00etatik 19:00etara, teoria.

Uztailak 19, igandea

9:00etan, murgiltze praktikoa.

11:00etan, argazki bistaratzea, zalantzak eta galdera.

Ikastaroan parte hartzeko eraman beharrekoak:

- Argazki kamera (funtzio manuela izatea beharrezkoa da).

- Pilak praktiketarako.

- Tableta edo ordenagailu mugikorra argazkiak jaisteko.

- Urpekaritzarako materiala (ez baduzu, kontsultatu). Ikastaroan, botilak eta itsasontzia barne daude.

Harremanetarako:

Tel.: 675007786

Eposta: olarrusub@yahoo.es.