Neska bat atera dute uretatik Itzurunen, itotzear zela

Baleike 2015ko eka. 25a, 21:41

Sorosleek eguneko lanaldia amaitu eta minutu gutxira gertatu da: bainua hartzen ari ziren zenbait lagunen eta surflari baten artean atera dute itotzear zegoen neska gaztea.  

Sorosleak artean hondartzan zeuden eta bi mediku ere gerturatu dira neska gaztea artatzera. Ur-ertzean etzanda eduki dute, anbulantzia iritsi den arte. Zorionez neskak ez du ezer larririk, birikak garbi zeuzkan eta ez du konorterik galdu. Hala ere, erietxera eraman dute, hobeto aztertzeko.

Berekin zeuden lagunek azaldu dutenez, neskak ez daki oso ondo igerian eta ohartu denerako korronteak hondoa ukitzen zen zuen lekura eraman du. Olatuekin estutu egin da, larrialdia pasa du, baina zorionez inguruan zegoen jendeak atera du garaiz lehorrera.

Uda sasoia hasi besterik ez da egin eta sorosleak nahi baino lan gehiago ari dira izaten, Itzurunen batik bat. Sorosleak uretara ere ari dira sartzen egun hauetan, aleta eta flotagailuarekin, zaintza itsasoan bertan egiteko, jende asko ari baita korrontea eramaten. Gogoratu behar da sorosleei kasu egin behar zaiela uneoro, Itzurungo hondartzan ezusteak edozein unean gerta daitezke eta.