Maiatza Dantzaneko bi saio, gaur arratsaldean Arranplan

Baleike 2015ko mai. 29a, 14:22

Astindu dantza taldeak antolatutako Maiatza Dantzaneko azken bi saioak egingo dira gaur arratsaldean Arranpla parean. Dantza garaikidearen arratsaldea izango da Arranplan egingo dena, Alima dantza eskolaren laguntzarekin. 

Hasteko, 18:00etan, ‘Dantza sortzailea familian’ tailerra eskainiko du Arantza Iglesiasek. 3 urtetik gorako haurrei eta hauei familiei zuzenduta dago eta izena aurrez ematea gomendatzen da, astindu.zde@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Ordubete geroago, 19:00etan, ‘Nora egingo duzu korrika sinnerman’ izeneko ikuskizuna dantzatuko dute Arantza Iglesiasen ikasleek eta jarraian, Iglesias berak dantzatuko du ‘Beltza’ izeneko ikuskizuna.