Bizkaiko Golkoan aurki daitezkeen zetazeoei buruzko erakusketa zabaldu da Algorri zentroan

Baleike 2015ko mai. 26a, 15:12

Ambar Cetaceos elkartearen eskutik, Bizkaiko Golkoan aurki daitezkeen zetazeoei buruzko erakusketa ikus daiteke egunotan Algorri interpretazio zentroan. Erakusketa ondorengo egunetan zabalduko da: Asteartetik ostiralera, 10-13.30 / 16-18.30; Larunbatetan, 10-13.30 / 16-19.30; Igandetan: 10-13.30. Sarrera doan da

Mundu mailan zetazeoen 86 espezie ezagutzen dira. Bizkaiko Golkoa oso aberatsa da zetazeotan eta urte guztian zehar 24 zetazeo espezie aurki ditzakegu. Hauetariko asko edozein lurmuturretatik ikus daitezke. Askotan ez dira prismatikoak ere behar izaten animalia eder hauek ikusteko. 

Panel eta argazkiez osatzen den erakusketa honetan, animalia hauen berezitasunak azaltzen dira. Adibidez, zetazeoen lehen arbasoak duela 65 milioi urte bizi ziren lau hankadun ugaztun lurtarrak zirela ematen da jakitera. Pixkanaka animalia hauek uretara moldatzen hasi ziren anfibioen moduan eta duela 35-60 milioi urte azken pausoa eman zuten itsasora guztir moldatuta.

Uretan bizi diren ugaztun hauek eta arrainen artean dauden desberdintasunak azaltzen dira, eta baita jasaten dituzten mehatxuak ere. 

Baleen, katxaloteen edota izurdien argazkiez gain, itsas hegaztien edota itsasoko beste animalien irudiez ere osatzen da erakusketa hau.