Arritokietarako txirrindularitza igoera egingo da larunbat goizean

Baleike 2015ko mai. 26a, 14:38

Txirrindularitza protagonista handia izango da asteburu honetan. Igandean Gipuzkoako erlojuaren aurkako txapelketa jokatuko da Zumaian. Aurretik, larunbatean, Arritokietarako igoera egingo da.

Aurtengo Arritokietarako igoera gaztetxoei zuzendutakoa izango da eta helduentzako probarik ez da izango. 9:30ean benjamin mailako haurrentzako ginkana egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan. Jarraian, 10:15etik aurrera, egingo dira igoerak alebin, infantil eta kadete mailatan. Plaza eta Arritokieta baselizaren arteko bidea egingo dute gaztetxoek mandan gora.

Sari banaketa ekitaldia 11:00etan egingo da eta honen amaieran, Sastrakas mendiko bizikleta taldeko kideen laguntzarekin, irteerak egingo dituzte txirrindulari gazteek: benjaminak Algorri ingurura joango dira; beste mailetakoak, berriz, Elorriaga alderantz.