Mapa hau Kultur mahaiaren kezka bat izan da eta emaitza udazkenean hasitako lan baten ondorioa da. Zuloaga plazan bakarrik ez, Alondegian ere jarriko da. Udalaren web gune berria egitean ere mapa hau eskegitzeko asmoa dago. Argazkiaz gain, taldeari buruzko informazioa eta harremanetarako bideak ere gehituko dira. Horretarako, elkarteen eta eragileen informazio bllketa laster burutuko da.