Ostegunean hasiko da Jabetze Eskolako ikastaroa

Baleike 2015ko mai. 5a, 12:03

Zumaiako Udalaren Berdintasun sailak antolatuta, aurtengo hirugarren ikastaroa izango da maiatzekoa eta ‘Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan: autoestimua eta ahalduntzea’ du izenburua. Ikastaroa autoestimu eta ahalduntzearen ingurukoa izango da.

Egingo diren saioak emakumeen autoestimua eta ahalduntzea lantzeko izango dira: feminismoak jendarte eraldaketari egindako ekarpen eta proposamenak ezagutzeko, emakumeen arteko elkartasunaren garrantziaz jabetzeko, emakumeok, geure buruaren jabe garela ohartzeko…

Erabiliko den metodologia dinamikoa izango da. Gorputzetik abiatuta, gorputzean islatzen denari erreparatuko zaio. Batetik, gorputzaren lanketarako zenbait dinamika planteatuko dira, eta bestaldetik, hausnarketarako baliagarriak izango diren ariketak.

Saioaren inguruko zehaztapenak

Irakaslea: Emagin elkartea

Egunak: maiatzak 7, 14, 21 eta 28

Ordutegia: 18:00-21:00

Hizkuntza: euskaraz

Non: Alondegiko moila gelan

Matrikula: 10 euro

Izena emateko epea: maiatzaren 6ra arte izango da.