Leire Aranok irabazi du Peru Abarka lehiaketa

Baleike 2015ko api. 26a, 15:28

Betiko atzo lanagaz, Leire Arano izan da 2015eko Peru Abarka lehiaketaren irabazlea. Euskal Herri osoko hemeretzi lan aurkeztu dira aurten, Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo Udalak lankidetzan antolatzen duten narrazio lehiaketara. Epaimahaikideek esan dutenez, "kalitate handikoak asko".

Betiko atzo lana "ispiluan bere burua ezagutzen ez duenaren erretratua dela" goraipatu dute epaimahaikoek, Busturialdeko Hitzak jasotzen duenez. Egitura biribila izateaz aparte, idazkera aldetik ere oso dotorea dela azaldu dute: "Esaldien erritmoa nabarmentzen da, eta hizkuntza landua eta ederra darabil egileak. Hitzekin jolasean aritzen da, eta irudi ederrak sortzen ditu".

Estilo-baliabideak ere finak dituela azpimarratu du epaimahaiak, "sarearen alegoria bizitzagaz parekatzean, esate baterako", esan dute.