Emakumezko seniorrak Espainiako Batel Txapelketaren bila

Baleike 2015ko api. 24a, 12:27

Galizian dira Zumaiako emakumezko seniorrak, asteburuan han jokatuko baita Espainiako Batel Txapelketa. Moañan ariko dira Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak beste txapelketa bat irabazteko lehian.

Bihar, larunbata, 17:00etan hasiko da sailkatze estropada, eta zumaiarren aurkariak hauek izango dira: Meira, Chapela, Mecos, Cabo da Cruz, Vilaxoan eta A Cabana (Galizia); Astillero (Cantabria) eta Lutxana. Bost onenak sailkatuko dira igandeko finalerako (10:00etan hasiko dira finalak).

Trainerilla liga

Gipuzkoako Trainerilla Liga bihar hasiko da Donostian, Loiola auzoan (11:00). Zumaiak lau ontzi aterako ditu: bi jubenil gizonezkoetan, eta beste bi senior emakumezkoetan.

Zortzi estropada jokatuko dituzte Ligan, eta gero izango dira txapelketak, Gipuzkoakoa eta Euskadikoa.