Udaleku Musikaletarako izen-emate epea zabaldu da

Baleike 2015ko api. 23a, 12:19

Udal Musika Patronatuak eta Xabier Lizaso piano estudiok udaleku musikalak antolatuko ditu uda honetan. Bi astetan, jolasean, musikaren mundua ezagutu, ulertu eta bizi ahal izango dute haurrek. 

Xabier Lizaso eta bere taldeak jolasak, marrazkiak, mimoa, dantza, musika etab. erabiliko dituzte, musika maitatu, sentitu, ezagutu, ulertu eta bizitzeko. 

Ekimen honen helburu nagusiak honakoak dira: musika bidez ikaslearen sentsibilitate artistikoa garatzea eta haurrek beren musikarenganako jakinmina garatu dezaten oporretan tailer bat sortzea. Mota guztietako musika landuko da. Azken helburua ez da teorikoa, musikarekin gozatzen, barre egiten eta sentsibilitatea lantzen hastea baizik... haurrek musika egitarau oso eta bateratu batean parte har dezatela.

Udalekuak uztailaren 13tik 24ra bitartean egingo dira Ubillosen. Iraupena bi astekoa da, astelehenetik ostiralera, eta 3 urtetik 12ra bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Eguneko egitaraua honakoa izango da:

09:30-10:20: Antzerkia.

10:25-11:15: Jolasak eta soinketa.

11:15-11:45: Atsedena.

11:45-12:35: Dantza eta koreografiak.

12:40-13:30: Kantua, entsegu korala.

Izen-emate epea ekainaren 19a arte egongo da zabalik, edo taldea osatu arte. Matrikula 80 eurokoa izango da; 65 euro familia ugarien kasuan. Ordainketak Kutxabankeko 2095 0475 531072795437 kontuan egingo dira. Agindu emailean parte hartzailearen izena jarriko da eta azalpena: Udaleku Musikalak, Zumaia 2015.

Izen-emate orriak eta informazio gehiago Alondegia kultur etxean aurkituko dituzue.