Haurreskolak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egingo dira datorren astean

Baleike 2015ko api. 22a, 10:42

Maiatzaren 4tik 13ra bitartean izango da zabalik Zumaiako haurreskoletan izena emateko epea. Aurretik, datorren astean, ate irekien jardunaldiak izango dira eskola hauek ezagutzeko.

Aita Mari auzategian dagoen Eskola Txikiko jardunaldia apirilaren 28an (asteartean) egingo da eta Arrangoletakoa apirilaren 29an (asteazkenean), bietan ere 17:00etatik 18:00etara.