Santelmoak 2015

San Pedro Txikiren ahotsek eman diote hasiera santelmoei

Baleike 2015ko api. 10a, 23:57

Hainbat urtetan San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzaren kontzertuaren esku izan da San Telmo jaien hasiera eta aurten ere hala izan da.

Iaz kantu kalejira egin zuten abeslariek urte haietako sentimendua berreskuratzeko eta, bide batez, Geni Doval zuzendaria omentzeko. Aurten ere txokolatada batekin elkartu dira Kofradian eta ondoren ekin diote kalejirari. ETBko kamerak ez dira falta izan une batean.