Espainiako Neguko Txapelketa irabazi du Iñigo Peñak

Baleike 2015ko mar. 22a, 20:39

Itxas-Gaineko piraguista Iñigo Peñak garaipen handia lortu du gaur Sevillan: Espainiako Neguko Txapelketa irabazi du, 5.000 metroko distantzian. "Urrezko domina honek esan nahi du neguan egindako lana oso ona izan dela; oso indartsu nago eta ilusio handiarekin", azaldu du Peñak. Irati Osak ere lan bikaina egin eta seigarren postuan amaitu du.

Asteburu bikaina osatu dute Itxas-Gaineko piraguistek Sevillan. Espainiako Neguko Txapelketa maila handiko erronka, da, goi mailako piraguista gehienak biltzen baititu. Larunbatean 2.000 metroko lasterketa egin zen, bakoitza bere kaletik. Senior mailako mutilen proban 150 piraguistek hartu zuten parte, txandatan banatuta,, eta lehen 70ek lortu zuten gaurko 5.000 metroko estropadarako sailkatzea. Iñigo Peña bigarren izan zen larunbatean.

"Gaurkoa zeharo ezberdina izan da. 5.000 metro dira, kale librean. Oso lehia gogorra izan da, piraguista asko geunden maila altukoak, maila oso berdinekoak. Hasieran 20 bat piraguako taldea osatu da, eta kolpe asko izan dira. Ni ondo kokatuta joan naiz eta, zorionez ez du arazorik izan. Helmugarako 500 bat metro falta zirela hiru lagun geunden aurrean: Diego Cosgaya Roi Rodriguez eta ni neu. Esprinta jo dut eta lehena iristea lortu dut". Horrela espikatu dio gaur gertatutakoa Iñigo Peñak Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia kirol saioari.

Peña oso pozik agertu da lortutako garaipenarekin: "Aurten bi aldiz gelditu naiz bigarren eta azkenean lortu dut urrezko domina. Oso garrantzitsua da niretzat, urten honetan erabakiko baitira 2016ko Olinpiar Jokoetarako postuak. Neguko lana oso ona izan dela erakusten du garaipen honek. Oso indartsu nago, eta izugarrizko motibazioarekin. Helburua gero eta gertuago ikusten dut".

Espainiako Txapelketa irabazi arren, ez du atseden hartzeko aukerarik. "Aste Santuan joango naiz Zumaiara hiruzpalau egunez, baina orain buru-belarri prestatu behar dugu Europako Txapelketa. Maiatzaren 1ean jokatuko da Txekiar Errepublikan eta haren bila goaz".

Itxas-Gain 10. klubik onena

Iñigo Peñaren garaipena sekulakoa izan da, baina ez da Itxas-Gainek lortu duen emaitza aipagarri bakarra. Irati Osa seigarren sailkatu da junior mailako estropadan; Unai Gereka 13. izan da, Imanol Barruetabeña 19., Martin Egaña 39., Kepa Txapartegi 55. eta Unai Azkune 69. Beteranotan, Xabier Osak urrezko domina irabazi du, beste behin. Emaitza hauek guztiak kontuan hartuta, Itxas-Gain 10. postuan sailkatu da klubeka, 114tik.