Zumaiako lau talde Gipuzkoako Pala Txapelketan

Baleike 2015ko mar. 3a, 12:43

Gipuzkoako Pala Txapelketa hasi da, eta Zumaiak nesken lau talde osatu ditu, hiru alebinetan eta bat infantiletan.

Hauek dira taldeak eta pilotariak: Alebinetan, Zumaia A: Libe Eizaguirre, Naia Vazquez, Amaia Aguirre eta Nora Zuazobide. Zumaia B: Naia Zubia, Naia Martin, Naroa Usabiaga eta Naikari Osa. Maria eta Jose: Aiora Aguirrezabalaga, Joane Zabala, Alaitz Aramendi eta Nerea Urteaga. Infantiletan: Zumaia: Zoiartze Osa, Libe Eizaguirre eta Eire Salegi

Alebinetan bi multzo egin dituzte: A eta B. A multzoan, zortzi talde aurkeztu dira eta bertan jokatuko dute Zumaia Ak eta Maria eta Josek . B multzoa berriz, 7 taldez osatuta dago; Zumaia Bk multzo horretan jokatuko du. Multzo bakoitzeko bi onenak finalaurrekoetara pasako dira.