Dantza ikuskizun berrirako izena emateko aukera zabaldu du Astinduk

Baleike 2015ko mar. 3a, 09:32

Uztailaren 18an dantza eta musika ikuskizun berria aurkeztuko du Astindu dantza elkarteak, eta nahi duen orok har dezake parte. Martxoaren 9ra arte eman daiteke izena.

Izena Alondegian eman behar da, 10:00etatik 13:00etara; posta elektronikoz ere egin daiteke: kulturetxea@zumaia.eus edo astindu.zde@gmail.com. Musikal ospetsuak izango dira ikuskizunaren oinarria, eta maila hastapenekoa izango da.

Astinduko bazkide direnek doan parte hartu ahal izango dute, eta bazkide ez direnek 40 euro ordainduta.

Entseguak martxoaren 10etik uztailaren 18ra izango dira, astearte, ostegun eta ostiraletan (errepasoa), 20:00etatik 21:00etara.