Talaimendiko maldari eusteko lanak aurrera doaz

Baleike 2015ko urt. 27a, 13:15

Lanak otsail amaierarako bukatuta egotea da aurreikuspena.

Joan den urteko martxoaren 7an luizia gertatu zen Talaimendin, Juan Belmonte kaleko 49. eta 51. atarien atzealdeko magalean. Bizilagunen segurtasuna bermatzeko behin behineko lanak egin ziren orduan. Ondoren, abenduan hasi ziren malda egonkortzeko behin betiko lanak eta aurreikuspenak betetzen badira otsail amaierarako bukatuta egongo dira.

Erlazionatuak

BIDEOA: Luizia Talaimendin

Baleike 2014 mar 07 Zumaia