Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai

Baleike 2015ko urt. 21a, 07:01

Otsailaren 16an, Inauterien egitarauaren barruan, Zumaian izango dira aurten eta Pirritx eta Porrotx pailazoak, ikuskizun berriarekin.

Ikuskizunerako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, Oxford aretoan, 17:00etatik 18:30era. Bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahal izango ditu. Bi saio egongo dira, 15:00etan eta 17:30ean.