Xake taulako piezez mozorrotuta ospatu dituzte Inauteriak Oikiako Eskolan

Mireia Galarza 2022ko ots. 26a, 15:04

Xakea ari dira lantzen Oikiako Eskolan, eta justu xake piezez jantzi dira eskolako haurrak zein irakasleak Inauterietako jaialdian.

Peoiak eta zaldiak, erregina eta erregea. Pieza hauez mozorrotu ziren atzo Oikiako hezkuntza komunitateko kideak, eta eskolako patioan margotutako xake taula handian gauzatu zuten jaialdia, inguruan begira zituzten guraso zein auzotarren gozamenerako.