Natur taldearen eskertza asteburu mikologikoan parte hartu zuten guztiei

Asteburu mikologikoaren barruan, pasa den igandean egin zen Alondegiko Oxfordeko aretoan perretxiko erakusketa. Zumaiako Natur Taldeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei.

Aurtengo edizioan, berrikuntza bezala, haurrentzat zuzenduriko txokoa egon zen. Bertan, hainbat tailer egiteko aukera izan zen. "Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten haurrei, eta bereziki, Juantxo Unzueta Arkamurkako kideari. Bere laguntzarik gabe ez zen berdin aterako”, esan dute Natur Taldeko kideek.