Zumaiakoko taldeek eman diote amaiera urteari

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko abe. 19a, 17:19
Infantil nesken taldea. Argazkia; Carlos Callejo

Zumaiakoko taldeek orokorrean amaiera ona eman diote 2016. urteari. Preferente mailako mutilen taldeak 5-2 irabazi zion Mondrari eta sailkapeneko 5. postuan kokatu da. Erregional mailako nesken taldeak zortzi partidu zeraman galdu gabe baina astebukaera honetan Mutrikuren aurka 5-1 galdu du. Hala ere sailkapeneko goiko postuetan, laugarren, mantentzen da. 

Ohorezko Jubenil mutilak 0-3 gailendu zitzaion Mondrari eta sailkapeneko 7. postura igo da. Ohorezko kadete neskak, berriz, Hernaniren auka 5-0 galdu zuen eta sailkapeneko azken postuan dago, baina egoera txar honi bira emango duelaren esperantza dauka.

Lehen Mailako Mutilen taldeak partidu oso garrantzitsua jokatu zuen Azpeitian eta 0-3 irabazi ondoren igoera fasea jokatzeko sailkatu da. Ohorezko infantila, berriz, Ilintxaren aurka, etxean, 1-1 berdindu ondoren sailkapeneko 2. postuan dago. Infantil Txikiak 6-0 irabazi zion Urolari eta sailkapeneko 3. postuan kokatu da. Infantil Neskak Mutrikuri 7-0 irabazi zion eta sailkapeneko lehen postuan dago Urkirekin berdinduta.

Talde guztiek urtarrilaren 7an eta 8an emango diote jarraipena denboraldiari.