Zumaiakoren Futbol Eskolako talde guztiek Gabonetan txapelketak jokatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko abe. 19a, 10:28
Argazkia: Carlos Callejo

Futbol Eskolako jarduerak gabonetan ez du izango etenik. 2008, 2007, 2006 eta 2005. urteetan jaiotako neska-mutilek hainbat txapelketa eta jardunaldi berezi jokatuko dituzte.

Gainera, Partizipaziozko Alebin Mutilen eta Lehen Mailako Alebin Mutilen Txapelketak antolatuko ditu Zumaiakok, abenduaren 28an eta 29an.

Hauek dira, laburbilduz, jokatuko diren txapelketak eta jardunaldiak:

  1. Errendimentuzko Alebin Mutilak: abenduaren 23an, Realak antolatutako txapelketa, Zubietan, 16:30etatik aurrera. Sailkatzen badira, 24an, 10:30etatik aurrera fase finala, goiz guztian zehar.
  2. Partizipazioko Alebin Mutilak (2005): abenduaren 28an, Zumaiako Txapelketa, 10:00etatik aurrera, goiz guztian zehar.
  3. Lehen Mailako Alebin Mutilak (2006): abendauren 29an, Zumaian txapelketa, 10:00etatik aurrera, goiz guztian zehar.
  4. Benjamin Mutilak (2007-2008): Azpeitin Jardunaldi berezia, 10:00etatik aurrera, goiz guztian zehar.
  5. Benjamin neskak: Abenduaren 26an, Azpeitian Jardunaldi berezia. Ordutegia zehaztu gabe oraindik.