Lehen Mailako Kadete Mutilak igoera fasean sartzeko aukerak ditu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko abe. 13a, 11:56
Argazkia: Carlos Callejo

Lehen Mailako Kadete Mutilen taldeak pasa den larunbatean Zestoaren aurka 1-1 berdindu ondoren, hurrengo larunbatean, 10:00etan, Ohorezko Kadete Maila berreskuratzeko igoera fasean sartzeko partidu garrantzitsua eta erabakigarria jokatuko du Lagun Onak taldearen aurka, Azpeitian. 

Ohorezko Kadete Mailara igotzeko fasea jokatzeko ezinbestekoa dauka partidu hau irabaztea. Sailkapen fasean oso ondo aritu da Josemik eta Jimik zuzentzen duten taldea, Realari ere irabazi baitio.