Zumaiako Futbol Taldeak gabonetako errifak azaroaren 25ean jarriko ditu salgai

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko aza. 16a, 16:08
Argazkia: Carlos Callejo

Zumaiakok bi sari banatuko ditu aurtengo gabonetako errifen zozketan, 1.000 € baino gehiago balio duen jakiz eta edariz beteriko otarra eta Benidorm-erako bidaia: superior 3 izarreko hotel batean, martxoaren 4tik 11ra, pentsio osoz, bi pertsonentzako aste bateko egonaldia, bidaia barne.

Txartelak azaroaren 25ean jarriko dira salgai. Zozketa urtarrilaren 15ean Baleikeren egoitzan egingo da eta bi zenbaki sarituak zumaiako.com web gunean, baleike.eus eta Diario Vasco egunkarian jakinaraziko ditu Zumaiakok.

Marduk eta Viajes Eroskik eskeinitako laguntza eskertzen du Zumaiakok.

Errifa bakoitza 0,50 eurotan salduko da.