Hirugarren izan dira Zumaiako Beteranoak Colindreseko jaitsieran

Ason ibaiaren XII. traineru jaitsiera jokatu zen atzo Colindresen (Kantabria, Espainia). Bertan izan ziren Zumaiako beteranoak eta hirugarren postu bikain bat lortu zuten. 

Aste Santuan ere ez du atsedenik hartu arraun munduak. Atzo, ostegunez, Kantabriako Colindres herrian jokatu zen Ason ibaiaren XII. traineru jaitsiera. Senior gizonen, emakumeen, traineru mistoen eta beteranoen kategorian jokatu zen estropada.

Beteranoetan sei ontzi aritu ziren, horien artean Zumaiako beteranoak. Hirugarren postu on bat lortu zuten zumaiarrek Pontejos eta Bilbao A traineruen atzetik.