Bosgarren izan dira Zumaiako beteranoak Plentzian

Plentzian jokatu zen La Salve beteranoen ligako bederatzigarren jardunaldia. Zumaiako beteranoek emaitza ona lortu zuten estropada honetan. 

XIV. Karmengo Ama Ikurrina izan zen jokoan igandean, V. Emilio Laka Beteranoen estropada, hain zuzen. La Salve beteranoen ligako bederatzigarren proba puntuagarria izan zen Plentzian jokatutako, eta Fortuna traineru donostiarra izan zen oraingoan ere irabazlea. 

Zumaiako beteranoek lan ona egin zuten igandeko estropadan, eta bosgarren postua eskuratu zuten. Sailkapen orokorrean bosgarren jarraitzen dute Zumaiakoek 56 punturekin. Fortuna da lider 94 punturekin, orain arte jokatutako bederatzi banderetatik zazpi irabazi ondoren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide