Zortzigarren Angeluko estropadan

Ipar Euskal Herrian jokatu ziren pasa den asteburuan beteranoen traineru estropada. Bertan izan ziren Zumaiako beteranoak. 

Ibaialde Arraun Elkarteak antolatuta jokatu ziren larunbat goizean VIII. Angeluko Portu Estropadak. Beteranoen La Salve Ligarako laugarren proba puntuagarria izan zen larunbatekoa. 16 ontzi izan ziren lanean, eta horien artean izan ziren Zumaiako Beteranoak ere. Gorriek zortzigarren postuan amaitu zuten Angeluko estropada. Getxo izan zen banderaren irabazlea. 

Sailkapen orokorrean zortzigarren postuan dira Zumaiako Beteranoak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide