Iaz zendu zen Jon Urresti arraunlari ohiaren izena jarri diote beteranoek traineruari

Orain urtebete inguru zendu zen Jon Urresti getariarraren omenez, haren izena jarri diote Zumaiako beteranoek denboraldian zehar erabiliko duten traineruari. 

Zumaiako Beteranoekin aritu zen Urresti arraunean hainbat urtez. Iaz zendu zen laguna, eta omenaldi xume bezain hunkigarri bat egin nahi izan diote. Ontzia konpondu, margotu eta tostakidearen izena jarri diote traineruari.

Ekainaren 18an Zumaian jokatuko da beteranoen estrapada, eta han ere gogoan izango dute Jon Urresti. Aurretik, asteburu honetan bertan Angelun izango dute estropada. VIII. Angeluko Portu Estropada jokatuko da Ipar Euskal Herriko herri honetan, larunbat goizean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide