'Familian esperimentatzea' tailerra, 3-6 bitarteko haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2021ko abe. 7a, 08:30

Larunbat goiz honetarako esperimentazio saioa antolatu du Txiribuelta elkarteak 3-6 urteko umeentzat. Ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea.

Larunbat honetan, hilak 11, esperimentuen munduan murgiltzeko aukera izango dute etxeko txikienek Txiribueltako kideen eskutik. Goizeko 11:00etan Torreberrin egingo den tailer ireki honetan, 3-6 urteko umeek nagusi baten laguntza beharko dute. Prestaketa lanak direla-eta, parte hartzeko asmoa duten familiek izena eman beharko dute txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera idatziz ostegun arratsaldea baino lehen.

Partaideek kristalezko pote bat ta jogurt pote bat ekartzea komeni da.
Animatu eta familian parte hartu!!!