Bideoa: Haur eta gurasoentzako lokala behar dugu Zumaian

Entzun herriko zenbait familiaren arrazoiak eta, zu ere ados bazaude, lagundu eskaera zabaltzen eta eman zure sinadura hemen (https://labur.eus/Y1VKO) edo egunotan kalean jarriko ditugun mahaietan.


Internet bidez jasoko ditugu sinadurak (
hemen), baina baita herriko zenbait lekutan ere asteburuan:

  • Kiroldegian, ostiralean, 17:00etatik 18:30ak arte
  • Erribera kalean, larunbat eta igandean, 12:30/14:00 eta 19:00/20:30

Bilaka dezagun Zumaia denon artean guztiontzat osatuago, erosoago eta ederragoa izango den herria, baita umeentzat ere.