San Pedro Abesbatza 'The Choir Project'-en

Sare sozialek mundu guztira iristeko aukera ematen dutela diote, baita mundu guziko jendeak egiten duena ezagutzeko aukera ere. Atzo gauean ustekabe galanta hartu genuen The Choir Project-ek bere Facebook-ean gure bideo bat jarri zuenean. Floridako musika korala sustatzeaz gain erakunde honek sare sozialen bitartez zabaltzen ditu hainbat musikagile eta abesbatzen lanak. Kasu honetan gure korukide den Iker Gonzalezen “Itxaso ta eguzkia” abestiaren estreinaldia agertzen da bideoan. Grabaketa joan zen abuztuaren 1ean egindako kontzertukoa da. Horrelako berriek indarrez betetzen gaituzte, proiektuz beteta datorren kurtso berri honen hasieran.