Hondarribiko Eskifaia Abesbatza, larunbatean, Komentuan

Larunbatean, (maiatzak 25) abesbatzen musikaz gozatzeko aukera izango duzue. Donostia 2016-k antolatzen duen ”Olatu Talka” ekimenaren barne ”Itsasoaren ahotsak…” izenburupean kontzertu bat antolatu dugu. Kontzertu hau Hondarribiko Eskifaia Abesbatzarekin burutu behar dugun elkartrukearen lehenengo atala da. Kontzertua Komentuan izango da arratsaldeko 19:00etan. Gure blogean aurkituko duzu guzti honen berri zabalago bat. Gonbidatuta zaudeta…