Labarra Pulporen igoera fasea

Asteazkenean jarriko dira salmentan igoera faseko sarrerak

Igoera faserako sarrerak turismo bulegoan erosi ahal izango dira bihar 10:00etatik aurrera.

Igoera faserako geratzen diren 200 sarrerak asteazkenean jarriko dira salmentan turismo bulegoan, 10:00etatik aurrera. Pertsonako bi bono hartu ahal izango dira gehienez, eta 20 euroko kostua izango du. Abonoak sei partidak ikusteko aukera ematen du, eta partekatu daiteke ere.

Igoera fase honetako irabazleak, datorren denboraldian lehen nazional mailan aritzeko plaza irabaziko du. Etxeko taldea, Labarra Pulpo senior mutilen taldea da eta beste hirurak Kanariar Uharteko Sermather Tacoronte Lecomar 13demayo, Kantabriako Hercos Motor BM Colindres eta Galiziako BM SAR OP Mobility.

Hauek izango dira partiden ordutegiak:

Ostirala 10
  • 18:00. Hercos Motor BM Colindres - BM SAR OP Mobility.
  • 20:15. Labarra Pulpo EK - Sermather Tacoronte Lecomar 13demayo.
Larunbata 11
  • 17:15. Hercos Motor BM Colindres - Sermather Tacoronte Lecomar 13demayo.
  • 19:30. Labarra Pulpo EK - BM SAR OP Mobility.
Igandea 12
  • 10:00. Sermather Tacoronte Lecomar 13demayo - BM SAR OP Mobility.
  • 12:15. Pulpo - Hercos Motor BM Colindres.

Aupa Pulpo!