Otezuri-Txikixa Pulpo infantil neskek Corraleseko txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2024ko api. 1a, 12:30

Alebin mutilak bigarren egin dute, Dominicosen kontra finala galduta.

Otezuri kafetegia-Txikixa taberna Pulpo infantil neskek Los Corrales de Buelnako eskubaloi txapelketa irabazi dute, txapelketa bikaina borobilduz. Finalean Puente Viesgo garaitu zuten, eta bidean Zaragozako Dominicos, Nafarroako Loyola, Cantabriako Pereda eta Nafarroako Malkaitz taldeak mendean hartu zituzten. Gorka, Imaro eta Unaiek bikain gidatu zuten taldea, eta urrea irabaztea lortu zuten. Gainera, bigarren urtez jarraian lortu du Pulpok infantil nesken txapelketaren garaikurra. Zorionak neskak!

Alebin mutilek, berriz, finalera iristea lortu zuten eta zilarra eskuratu zuten, BM Dominicosen kontra galdu eta gero. Hauek ere txapelketa bikaina egin dute: bi taldeak finalerdietara sailkatu eta beraien artean lehiatu behar izan zutelarik.

Beste taldeak bikain aritu ziren baita ere, esperientzia zoragarri bat biziz.

Sasoiko dago Pulpoko harrobia. Aupa Pulpo!