Trapaia Pulpo eta Zarazpe Pulpoko taldeak Estatuko intersektorean izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko mai. 22a, 16:34

Infantil mailako Estatuko intersektorean izango dira bi taldeak

Zarazpe Pulpoko infantil mutilak Aranda de Dueron izango dira estatuko sektorean lehian eta Trapaia Pulpoko infantil neskak Valladoliden.

Mutilak ostegunean eta ostiralean jokatuko dituzte partiduak. Sailkatu ezkero, finala edo 3 eta 4. postua igandean izango dute.

Arande de Dueroko partiduen ordutegia:

Osteguna, maiatzak 23, 20:15tan ZARAZPE PULPO-Moral Cayuela Vda.
Ostirala, maiatzak 24, 17:15tan ZARAZPE PULPO-Pan Moguer

Neskak ostirala eta larunbatean izango dituzte partiduak, eta hauek ere igandean jokatuko dute sailkapena lortu ezkero.

Valladoliden partiduko ordutegia:

Ostirala, maiatzak 24, 17:30tan Academia Alcobendas-TRAPAIA PULPO
Larunbata, maiatzak 25, 19:30tan Academia Alcobendas-TRAPAIA PULPO

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!