Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko mar. 10a, 22:49
Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaeran izan dituzten emaitzak:
12 partidu jokatu dituzte, 6 irabaziz, bat berdindu eta 5 galduz.

Senior mutilak liderra garaitu zuen Zumaian, azken postuetatik urrunduz. Partidu lehiatua eta zaila, baina Pulpoko mutilak ondo jokatzen jakin zuten eta garaipena etxean geratu zen.

Euskal ligako jubenil mutilak galdu egin zuten liderraren aurka, baina beste emaitzei esker lauko finalerako txartela lortu dute!! Zorionak gure jubenilei!!

Jubenil neskak berdinketarekin amaitu dute Euskal Liga. Kadete mutilak aldiz galdu egin dute.

Gipuzkoako ligan kadete mutilak partidua irabazi egin dute, kadete nesketan Zarautzen aurkako bi partidutan talde batek irabazi eta besteak galdu egin zuen.

Infantil mutilak talde batek irabazi eta besteak galdu, nesketan bi partidu irabazi eta bat galduz.

Aupa Pulpoko neska/mutilak!!