Pulpo Eskubaloiaren armarri berriaren lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko mar. 23a, 21:35

Pulpo Eskubaloi Klubak bere armarria berritzeko asmoz, armarri diseinu lehiaketa martxan jarri du. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak bertan dituzue. Zorte on denei!!

PULPO ESKUBALOI KLUBAREN ARMARRIA AUKERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK

1.- Lehiaketak PULPO ESKUBALOI KLUBA ren armarri ofizial berria aukeratzea du helburu. Bertan, nahi duten pertsona guztiek parte hartu eta nahi dituzten lan guztiak aurkeztea ahal izango dute. Baldintza bakarra izango du, aurkezten diren lanak orijinalak, argitaratu gabeak eta lan baten edo lan baten zati baten kopia, plagio edo berak edo beste pertsona batzuk aurkeztutako lanen berregite edo aldaketarik ez izatea.

2.- Aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 31 da eta luzaezina izango da.

3.- Lehiatuko duten pertsonek beraien lanak gutun azal itxi batean utziko dituzte kiroldegiko harreran. Azalean “PULPO E.K.ren armarriaren lehiaketa” ipini beharko du. Pulpo E.K.k ez du bere gain hartzen lanek izan ditzaketen matxurak eta galtzeak. Pulpo E.K. izango da lan guztien jabea.

4.- Armarriak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira. Armarrian PULPO ESKUBALOIA KLUBA eta olarru bat azaldu beharko dira. Gutun azal barruan, egilearen datuak (izen eta abizenak,helbidea, telefonoa eta NAN fotokopia) eta lehen puntua betetzen duenaren zinpeko adierazpen sinatua, lanarekin batera aurkeztuko da.

5.- Epaimahaia Pulpo E.K.ren Zuzendaritza Batzordearen kideak eta bi aholkulariz osatua izango da. Epaimahaiaren erabakia 2017ko ekainaren 15ean argitaratuko da eta ezin izango da berria aurrez zabaldu, ez epaimahaikoek ezta sarituak ere .

6.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, lehenengo puntua betetzen ez denean ezik.

7.- Saria 200€ izango da.

8.- Saria, epaimahaiaren ustez  merezia duen lanaren jabeari emango zaio. Epaimahaiak armarri bat irabazle edo lehiaketa hutsik aitortzeko eskubidea du.

9.- Saria medio, Pulpo E.K. ak esklusiboki eta mundu osoan saritutako lanaren jabetza intelektualaren eskubide ekonomiko guztiaren jabe izango da eta askatasun osoz eta gehiago ordaindu gabe, Jabetza Intelektualaren Legearen 26.artikuloak ezartzen duen epean, lanaren erreprodukzio, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldatzeko eskubidea izango du. Baita ere, lana erabili ahal izango du edozein medio hautemangarri edo ukitu ezinetan zabaldu dezake, orain ezagunak direnak edo etorkizun batean asmatu daitezkeenetan ere.

10.- Parte hartzen dutenek oinarri hauek oso-osorik onartzen dituzte.

11.- Parte hartzaile guztiek kontratu hau sinatuta sartu beharko dute lanarekin batera.

 

Zumaian, 2017ko martxoaren 23an.