Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko ots. 22a, 20:34
Aste bukaera honetako egutegia:

Inauteriko aste bukaera honetan, Pulpo Eskubaloiko ligako partidurik ez dugu izango Lubaki Kiroldegian. Soilik igande eta astelehen goizean izango ditugu alebinen lagunarteko partiduak. Hau da egutegia:

Igandean, goizeko 11:30 tan Pulpo alebin mutilak 2006 - Pulpo alebin neskak 2005 aurka. Lubaki kiroldegian.

Astelehenean, goizeko 12:00 tan Pulpo alebin mutilak 2005 - Galdona Pulpo KE. Lubaki kiroldegian.

Beste bost taldek kanpoan jolasten dituzte Ligako partiduak:

Seniorra mutilak: Ilcapo Hondarribia - Decotena Pulpo KE. Larunbata goizeko 12:00tan Hondarribin.

Kadete mutilak: Urduliz - Txikixa Pulpo KE. Larunbata arratsaldeko 16:15tan Urdulizen.

Kadete neskak: Indupime Basauri - Trapaia Pulpo KE. Igande goizean 10:30 tan Basaurin.

Infantil mutilak: Egia2 - Zalla Taberna Pulpo KE. Ostiralean arratsaldeko 19:00 tan Donostian.

Infantil neskak: Bera Bera laranja - Edu optika Pulpo KE. Larunbata goizeko 10:30 tan Donostian.

Seniorrak ligako partidua dute, baina infantil neska/mutillak atzeratutako partiduak jolastuko dituzte.

Kadete neska/mutilak Euskal Ligako lehen partiduak jolastuko dituzte. Aupa neska/mutillak!!

Aupa Pulpo!!