2017ko lehen partiduak Pulpoko taldeentzat

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko urt. 12a, 13:13
Ia hilabete igaro ondoren, berriro ere ligako partiduak izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Hauek dira urtarrilaren 14 eta 15ko astebukaeran PULPO Eskubaloiak jokatuko dituen partiduak:

Urte berria hasi dugu eta badatoz berriro ere ligako partiduak, ia hilabeteko etenaldia izan ondoren. Astebukaera honetan PULPO Eskubaloiko taldeak jokatuko dituzten partiduen artean, zortzi partidu Zumaiko Lubaki kiroldegian izango dira.

Aipatzekoa da alebin neska eta mutilak ere ligako partiduak hasiko dituztela. Animo gure txikiei!!

Larunbat goiz eta arratsalde eta igande goizean izango dira partiduak. Beraz, astebukaera hau eskubaloiz betea izango dugu Lubaki kiroldegian.

Bertan ikusiko garelakoan.

Aurrera Pulpo!!