Pulpo Eskubaloia partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko abe. 4a, 23:30
PULPO eskubaloiko taldeek abenduak 3 eta 4an jokatu dituzten partiduen emaitzak:

Aste bukaera nahiko positiboa izan dugu. Zortzi partidu irabazi eta lau partidu galdu dira. Kadete mailako Brakys Pulpok ostegunean, abenduak 8an jokatuko du Zarauzko Alaiaren aurka.

Harrobiak sendo jarraitzen du, partiduak irabazten eta horren islada sailkapenean dugu:

Infantil mailako nesketan Kalari Taberna Pulpo eta Edu Optika Pulpok lider jarraitzen dute. Infantil mutiletan Zalla taberna Pulpo lidertzan jarraitzen du, beste hiru taldekin batera berdinduta.

Kadete nesketan Trapaia Taberna Pulpo lidertzan jarraitzen du eta kadete mutiletan Txikixa Taberna Pulpo ere lider da.

Jubenil neskak bi partidu irabazi ondoren, lehen postuan jarraitzen dute, gipuzkoan 1. postutik 4. postuko ligaxkan murgildurik.

Aurrera Pulpo!!