Pulpo Eskubaloia partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko aza. 28a, 00:04
PULPO eskubaloiko taldeek azaroak 26 eta 27an jokatu dituzten partiduen emaitzak:

Aste bukaera hau ere guztiz positiboa izan dugu. Hamaika partidu irabazi eta bi partidu galdu dira. Alebin neskak ere lagunarteko partiduan bat irabazi eta bestea galdu dute.

Harrobiak sendo jarraitzen du, partiduak irabazten eta horren islada sailkapenean dugu:

Infantil mailako nesketan Kalari Taberna Pulpo eta Edu Optika Pulpok lider jarraitzen dute. Galdona Burdindegia Pulpok lidertza galdu duen bitartean. Infantil mutiletan Zalla taberna Pulpo lidertzan jarri da, beste hiru taldekin batera berdinduta.

Kadete nesketan Trapaia Taberna Pulpo lidertzan jarraitzen du eta kadete mutiletan Txikixa Taberna Pulpo ere lider da.

Jubenil mutilak lehen postuan amaitu dute, baina berdinketa hirukoitza dute taldean eta gol diferentzia dela eta hirugarren amaitu dute.

Senior mailan

Aurrera Pulpo!!