Pulpo eskubaloi taldeen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko aza. 20a, 23:47
PULPO eskubaloiko taldeek azaroak 19 eta 20an jokatu dituzten partiduen emaitzak:

Aste bukaera hau ere eskubaloi arloan oso positiboa izan dugu. Hamar partidu irabazi eta hiru partidu galdu dira.

Harrobiak sendo jarraitzen du, partiduak irabazten eta horren islada sailkapenean dugu:

Infantil mailako nesketan Kalari Taberna Pulpo, Galdona Burdindegia Pulpo eta Edu Optika Pulpok lider jarraitzen dute. Infantil mutiletan Zalla taberna Pulpo 2. daude baina partidu bat gutxiago dute.

Kadete nesketan Trapaia Taberna Pulpo lidertzan jarraitzen du, kadete mutiletan Txikixa taberna ere lider da.

Jubenil mailako nesketan Ttakun Taberna Pulpok lehen postuan amaitu du liga bere taldean. Jubenil mutilak ere lehen postuan daude baina berdinketa hirukoitza dute taldean. Datorren aste bukaeran izango den azken jardunaldian azken sailkapena erabakiko da.

Aurrera Pulpo!!