Zumaiako PSE-EEk Lucia Lacarra zoriondu du dantzako emakumezko antzezle onenaren Max sariagatik

Arritxu Marañonek, udal talde sozialistaren bozeramaileak, Lucia Lacarra zumaiar nazioarteko dantzaria zoriondu du, atzo gauean Max saria irabazi baitzuen emakumezko dantza-interprete onenaren atalean, Mao hiriko Antzokian (Menorca) izandako ekitaldian.

Bere ibilbide luzean, teknika, dedikazioa eta ikuslearengan emozioak sortzeko ahaleginik onena lortzeko egindako lanagatik nabarmendu da. Beti izan zuen argi dantzaria izan nahi zuela, eta neskato bat izanik, berak eta bere familiak dena sakrifikatu zuten dantzaren alde.

Esan gabe doa, egun, ballet klasikoaren irudi nagusietako bat dela; bere nekaezintasunari esker balletaren munduan dantzari garrantzitsuenetako bat da.

Bestalde, “gaur egun Lucia Lacarra da Zumaiako enbaxadorerik onena. Eszenatoki garrantzitsuenetan dantzatu duen arren, beti aldarrikatu du bere familiaren, Zumaiako jendearen aurrean dantzatu ahal izatea. Gainera, bere konpainiaren egoitza bere herrian ezarri du”, esan du, Espainiako Dantza Sari Nazionala bezalako sari nagusia lortu du, alegia, Espainiako Gobernuak ematen duen saririk garrantzitsuenetako bat, eta 2007an Zumaiako ohorezko herritar eta kultur enbaxadore izendatu zutela.

Azkenik, esan du espero duela Zumaiak Lucia Lacarrarekin Max saria ospatu ahal izatea, zumaiarrek, beste behin, zoriondu ahal izan dezaten eta dantza klasikoko figura handi honen ibilbide profesionala aitor dezaten.