OlarruSubeko kideek errioa garbitu dute

Arbustaingo arranplatik Moilaberriko zubirainoko tartea garbitu zuten pasa den igandean OlarruSubeko 26 kideek. Uretan zortzi urpekari eta bi apneista aritu ziren ur azpian topatutako zaborra ateratzen, eta jakinarazi dutenez, uste baino garbiago topatu zuten errioa.