Udaberriaren ondorioa

Esnatu dira. Neguko aldiaren ondoren, liztor asiarra, vespa velutina, itzuli da... Nik ikusten dudanez, egunetik egunera oldarkorragoak eta handiagoak dira. Bilakaera genetikoaren ondorioak. Ondorioak? Erleak eta erlauntzak eraso eta suntsitzean, elikadura-kate osoa arriskuan jartzen dute, eta erleak hiltzen dituzte.

Nola jokatzen dute? Erleak harrapatzen dituzte, burua moztuz, gillotinak Maria Antonietarena moztu zuen bezala... Prozesu horretan, intsektu xurgatzaileak desagertzen dira, eta polinizazio-lana eteten dute, elikagaiak ekoizteko funtsezkoa dena.

Ez nahastu liztor hau liztor arruntarekin, vespa cabro. Haiek ez dira erleekin aurrez aurre jartzen, eta polinizatu ere egiten dute. Tximeletak ere intsektu polinizatzaileak dira.. Hemen duzue Limonera tximeletaren irudi bat, gonepteryx rhamni.

Bide batez, liztor asiarraren argazkia San Juan Egoitzako lorategian atera nuen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide