Azaroan, 'Winesburg, Ohio'

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2023ko urr. 11a, 17:00

Sherwood Anderson idazle estatubatuarraren ipuin-liburua izango dugu mintzagai azaroko saioan.  Narrazio laburren teknikaren maisua izan zen Anderson, eta industrializazioak sortutako arazoei aurre egin zien lehenetakoa. 

Literatura Unibertsala bildumako 186. alea da hau, euskarara Joannes Jauregik ekarria. Hitzordua azaroaren 14an izango da, arratsaldeko 18:00etan Moila gelan. Interesa duen oro gonbidatuta dago.

Zenbat balio dute asmaturiko herrixka batetako nekazari eta langileen ametsek? Sinesten ahalko dugu guk ere haiekin, inoiz landa utzi eta hirira joanen garela eskapu? Haien eskuen keinuak behatu ahalko ditugu? Herriko Kale Nagusian igande goizez gora eta behera ibili? Desira dugun harekin paseoan atera iluntzean, baso aldera etzan eta elkarri musu emateko?

Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du Sherwood Andersonek Winesburg herrixka. Hogeita bat istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen.

Hemen duzue liburuari buruzko bazka apur bat:

-Kritikak
-Aurkezpenaren kronika Berrian