Xabier Montoiaren bisita

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2021ko ira. 15a, 13:00

Urriaren 12an Xabier Montoiaren azken lanaz, Taxiak ez dira inoiz gelditzen ipuin-liburuaz hitz egingo dugu irakurle-taldean. Saio hau Kirol Portuan egingo dugu eta Xabier Montoia bera ere gurekin izango da. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan ekingo diogu solasaldiari. Zatoz oinez, taxiak ez dira inoiz gelditzen.

Zenbateraino markatzen dituen halabeharrak gure bizitzak. Horixe Xabier Montoiaren ipuin liburu berria gurutzatzen duten galderetako bat. Gaztetxo bat lehen aldiz maiteminduko da, izeba-osaben etxean ama noiz etorriko zain dagoela; harriek sufritzen ote duten galdetuko dio bere buruari Geologia ikasle batek ezbehar baten ostean; barruko zaratari aurre egin nahi dion emakume batek eguzkia gurtzen duen komunitate batean bilatuko du bakea; harreman gatazkatsua hasiko du dealer batek kirurgia estetikoaren erregina batekin; lagun talde batek mendeku hartu nahiko du jasandakoagatik, baina ondorioek gainezka egingo diete...

Bi ahots irakurriko ditugu liburu honetan: hainbat kolpe bizi izan dituzten bi emakume dira, behin baino gehiagotan zerotik hasi behar izan dutenak, aukera hobe baten bila. Baina taxiak ez dira inoiz gelditzen, are gutxiago galtzen ere traketsak direnentzat. Eta geldituz gero ere, batek daki zer ekarriko duten berekin.

Hemen, liburuari eta egileari buruzko bazka pixka bat:
-Kritikak
-Egileari elkarrizketa bat Jakinen, duela sei urtekoa
-Sorkuntzaz, ZUZEUn