Zumaiako Bira egingo da igande honetan

Urtero legez, asteburu honetan Zumaia Bira egitera gonbidatzen zaituztegu. Ibilbide polit hau urtean behin gutxienez egin beharra dago, eta horretarako aukera aparta duzue igandean. 

Aurten eskoletako “ume mendizaleak” ere, Eskola kirola ekimenaren barne, gurekin datoz. Beraien ibilbidea Sanlorenten bueltatuta laburtuko da. Denok batera goizeko 9:00etan Beheko plazatik abiatuko gara oi bezala, eta berrikuntza moduan, Forondatik gora igoko gara udalak garbitu berri duen bidetik. 17 kilometro ditu bide osoak, 12 km Sanlorentetik laburtutakoak, bietan ikuspegi ederrak dituzue eta giro jatorra zihurtatuta dago.

Beraz, animatu zaitezte eta bertan ikusiko dugu elkar!