Ondarroa-Mutriku goiz buelta egingo du Inda-Mendik igandean

Datorren igandean, urtarrilak 29an, beste irteera bat egingo dugu. Oraingoan ere goiz buelta izango da eta ez gara urrutira joango. Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeak ukituko ditugu. 

Plana honako hau da: goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, Ondarroara joan eta Tontorramendi mendia igoko degu; Saturraranera jaitsi eta lasai-lasai Mutrikuraino han autobusa hartzeko. Irteera honek 10km-ko luzera du, 500 metroko desnibela eta 3 ordu eta erdiko iraupena gutxigorabehera.

Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak, beti bezela, honako hauek dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.

Animatu, ea eguraldia lagun degun eta jende asko elkartzen geran!!